Eliodoro de la Torre

Eliodoro de la Torre

2. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

1937 - 1946
← Alfredo Espinosa

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 6a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1889ko martxoaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1946ko urtarrilaren 28a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista, kontularia eta enplegatua
Lantokia(k)Madril
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Eliodoro de la Torre Larrinaga (Barakaldo, 1889ko martxoaren 6a - Baiona, 1946ko urtarrilaren 28a) euskal herritar politikari jeltzalea izan zen.[1] Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko eta Osasuneko sailburu izan zen.

Bizitza

Kontularia lanbidez, London County Wesminster Bank banketxeko arduraduntzat lan egin zuen, eta Sociedad Minera de Villaodrid enpresako gerentetzat. Kooperatiben mugimenduko protagonista garrantzitsua izan zen, Eusko Langileen Alkartasunaren (ELA) sortzaileetarikoa 1911n, eta 1930ean ELAko lehendakaria ere.[2]

Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea izan zen, Deustuko Udaleko zinegotzi, 1933an Bizkaiko Gorteetako diputatu, Bizkaiko Defentsa Batzarreko Finantza kide, eta Ogasun Sailburu lehen Eusko Jaurlaritzan. Azken ardura horretatik, Euskadiren gastuak gutxitu eta gertutik kontrolatu zituen. Halaber, burtsa kontrolatu zuen, kontratazio eta esportazioak kontrolatu, industriei laguntzak eman, eta urrea pilatu eta banatu.[2]

1937an, frankistek Alfredo Espinosa Osasun sailburua fusilatu ondoren, Ogasun Sailaz gainera Osasun Saila ere hartu zuen bere gain. Gernika, Euzkadi eta Otxandiano izeneko ospitaleak sortu zituen erbestean, Katalunian, eta elbarriei nahiz amaberriei zerbitzu eman zien Miarritzeko La Roseraie ospitalea, Kanboko tuberkulosi kontrako erietxea eta Berck-Plageko ospitalea sortu zituen, guztiak bere garaiko punta-puntako osasun zentroak.[2]

Horrez gain, Gernika Batailoiaren sortzailetariko bat izan zen.[2]

Erreferentziak

  1. «Heliodoro de la Torre Larrinaga» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. a b c d Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordearen erabakia, Eusko Jaurlaritzaren 70. urteurrena dela eta[Betiko hautsitako esteka], 2006eko urriaren 7a.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritzaren akordioa lehenengo Jaurlaritzako kideak omenduz


Eusko Jaurlaritzako sailburuak (1936)

Jose Antonio Agirre (Lehendakaritza) • Jesus Maria Leizaola (Lehendakariordetza eta Justizia eta Kultura) • Telesforo Monzon (Herrizaintza) • Eliodoro de la Torre (Ogasuna) • Santiago Aznar (Industria) • Juan de los Toyos (Lana, Aurreikuspen eta Komunikazioa) • Juan Gracia (Laguntza Soziala) • Ramon Maria Aldasoro (Merkataritza eta Hornikuntza) • Juan Astigarrabia (Herri Lana) • Alfredo Espinosa (Osasuna) • Gonzalo Nardiz (Nekazaritza eta Arrantza)

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4892082
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 130595
  • Wd Datuak: Q4892082