Dragoiaren gidaria

Dragoiaren gidaria
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaDrachenreiter
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Belgika
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, fantasiazko filma, marrazki biziduneko filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Deskribapena
OinarrituaDragon Rider (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tomer Eshed (en) Itzuli
[[Kategoria:Tomer Eshed (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaOliver Berben (en) Itzuli
[[Kategoria:Oliver Berben (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaStefan Maria Schneider (en) Itzuli

IMDB: tt7080422 Rottentomatoes: m/firedrake_the_silver_dragon Netlix: 81370442Edit the value on Wikidata

Dragoiaren gidaria (alemanez: Drachenreiter) 2020ko Tomer Eshed israeldar zinema zuzendarien marrazki bizidunetako filma da. How to Train Your Dragon arrakastako trilogiaren kopia moduko bat da produktu aleman hau, haiek ere animaziozko lanak izan zirelarik[1].

Zineuskadik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz ikusi ahal izan zen zinema aretoetan.[2]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Firedrake dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena.

Gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari. Kondaira batek dioenez, bertan dago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan, Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.[3]

Erreferentziak

  1. Euskadi, via Open Data. «Drachenreiter» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  2. «'Dragoiaren gidaria' estreinatuko da ostiral honetan EAEko zinema aretoetan, euskaraz» Europa Press 2020-12-04.
  3. EiTB. (2020/11/26). "Dragoiaren gidaria" abenduaren 4an iritsiko da zinema-aretoetara. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q66715823
  • Identifikadoreak
  • GND: 1231926120
  • Wd Datuak: Q66715823


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.