Dmitri Miontxinski

Dmitri Miontxinski

Bizitza
JaiotzaKazan, 1889ko urriaren 26a
HeriotzaStavropol Governorate (en) Itzuli, 1918ko abenduaren 16a (29 urte)
Hobiratze lekuaKrasnodar
Hezkuntza
HeziketaQ4318657 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of St. George, 4th class Order of St. George, 4th class
    Gold Sword for Bravery Gold Sword for Bravery
    Order of Saint Stanislaus, 2nd class Order of Saint Stanislaus, 2nd class
    Order of St. Anne 3rd class with swords and bow Order of St. Anne 3rd class with swords and bow
    Order of Saint Stanislaus (House of Romanov) Order of Saint Stanislaus (House of Romanov)
    Order of Saint Anna, 4th class Order of Saint Anna, 4th class
    [[]] [[]]
Zerbitzu militarra
Adar militarraartillery (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Izotz Martxa
Kuban Offensive (en) Itzuli

Dmitri Timofeevitx Miontxinski (errusieraz: Дми́трий Тимофе́евич Миончинский; 1889ko urriaren 26a, Kazan – 1918ko abenduaren 29agreg./abenduaren 16ajul., Stavropolgo gobernazioa) - Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte izan zen. Bolondresen Armadaren artilleriaren kontrolatzailea ere izan zen.

Jurgi Santuaren Zalduna zen eta Jurgi Santuaren Ezpata irabazi zuen.

Hezkuntza

Nhizny Novgorod kadeteen gorputzean graduatu zen 1906an eta Mikhailovski Artilleria Eskolan 1909an. 1914an, Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen Nikolaev akademian sartu zen.

Partaidetza Lehen Mundu Gerran

Gerra Handiaren hasieran, frontera bidalia izan zen 1. Artilleria Bateriaren tenientea bezala, 31. Artilleria Brigadaren parte zena. Gnaia Lipako Guduan zauritua izan zen, 1914ko abuztuaren 14an. Sendatu zenean berriro sartu zen armadan eta urritik azarora San Ibaian borrokatu zuen; honengatik Jurgi Santuaren 4. Mailako domina irabazi zuen. 1916an teniente koronel mailara igo zen, eta Jurgi Santuaren Ezpata jaso zuen.

1917an 31. Artilleria Brigadaren 5. bateria bere menpe zegoen.

Errusiako Gerra Zibila

1917ko abenduaren 12an Bolondresen Armadan sartu zen eta bi egun geroago Mikhailovsko-Konstantinovskaia Artilleria bateriaren agintaria izendatu zuten. Bateria honek Txernetzoven Partisanoen parte zen, Vasili Txernetzoven aginpean. Izotz Martxan parte hartu zuen eta Bolondresen artilleriaren antolatzaile nagusia bihurtu zen.

1918an, komandante titulua jaso zuen eta Koronel mailara igo zen.

1918ko Abenduaren 16an heriotza zauri bat jaso zuen Shishkino (Stavropol) herrixkatik hurbil, borrokatzen ari zen bitartean. Ekaterinodarren lurperatua izan zen, Katalinaren elizan

Jasotako Sariak

  • Jurgi Santuaren 4.Mailako domina (VP 09/23/15)
  • Jurgi Santuaren arma (VP 27.01.117)

Bibliografia

  • Марков и марковцы. — М.: НП «Посев», 2001. ISBN 5-85824-146-8
  • Гиацинтов Э. Н. Записки белого офицера / Вступит. статья, подготовка текста и коммент. В. Г. Бортневского. — СПб.: «Интерполиграфцентр» СПбФК, 1992. — 267 с., илл. ISBN 5-88560-077-5.
  • Клепов М. Ю. Офицеры — Георгиевские кавалеры Первой мировой войны. — М.: «Минувшее», 2015.
  • Миончинский, Дмитрий Тимофеевич. // Проект «Русская армия в Великой войне».
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4295394
  • Wd Datuak: Q4295394