Delta blues

Ustezko Charlie Pattonen argazkia, 1929an.
John Lee Hooker, 1997an.
Big Jack Johnson, Chicago Blues Festival 2009an.

Delta bluesa blues musikaren lehen motetako bat da, Mississippi Delta eskualdekoa (ez nahastu Mississippi ibaiaren deltarekin). Estilo honetako instrumentu nagusiak gitarra eta harmonika dira, ahots estiloetan erritmo geldo eta pasionalak konbinatuz.

Ezaugarriak

Delta bluesak oso estilo bereizgarria du, non kantatzeko modua tentsio handikoa eta sutsua izaten den, itxuraz elkarren artean loturarik ez duten metaforaz beteriko testuekin eta argumentu poetiko oroigarri batean ehundutakoekin.[1] Era berean, gitarraren estiloa soila eta itxuraz sinplea da, baina irudimen handikoa. Oso ohikoa da bottleneck eta slide eta fingerpicking teknika bereizgarria erabiltzea. Normalean afinazio estandarrarekin jotzen da. Sekuentzia erritmikoan baxuen potentzia da adierazgarriena, baita haien izaera errepikakorra eta sinkopatua ere. Bereziki eskualdeko mendialdean, bluesak akorde bakarra izaten zuen.

Eragin handia izan zuen Chicagoko bluesean, neurri batean eskualdeko bluesmen askok hara emigratu zutelako gerraostean.

Historia

Delta bluesaren lehen grabazioak 1920ko hamarkadako lehen urteetakoak dira, eta batez ere pertsona bakar baten interpretazioak dira, abesten eta instrumentu bat jotzen; hala ere, zuzeneko emanaldietan, interpreteek banda bat izaten zuten lagun. Delta bluesaren lehen grabazioetan John Lomax nabarmendu zen, Estatu Batuetako hegoaldean ibili baitzen kaleko jendeak egiten zituen interpretazioak grabatzen; Lomaxek milaka grabazio egin zituen, gaur egun Smithsonian Institutionen daudenak.

"Delta blues" hitzak deitura geografiko bati eta musika estilo bati egiten diete erreferentzia: Skip James eta Elmore James, Mississippiko delta inguruan jaio ez zirenak, Delta blues interpretetzat hartzen dira. Hainbat musikarik bidaiatu zuten Mississippi ibaiaren deltatik Arkansas, Louisiana, Texas eta Tennesseeraino, eta ondorengo urteetan Delta bluesa herrialde osora zabaltzea lortu zuten, Chicago blues eta Detroit blues bezalako eskualde-aldaketak sortuz.[2]

1920ko hamarkadan Mississippiko deltako bizitza ia feudala zenez, eta landaketen giro zapaltzailearen ondorioz, blues artisten azpikultura bat sortu zen, musika estilo honetan babestu zirenak.

Parchman Farmeko "Mississippi State Penitentiary" lanak eragin handia izan zuen bertan zigorra bete zuten blues interprete batzuengan. Espetxe honi buruzko aipamenak kantu askotan daude.[3]

Musikari garrantzitsuak

  • Robert Johnson (1911-1938)
  • Sonny Boy Williamson II (1912-2001)
  • Elmore James (1918-1963)
  • Ishman Bracey
  • Willie Brown
  • Sam Chatmon
  • Bob Cobb
  • Mike Cross
  • Arthur Crudup
  • David Honeyboy Edwards (1915-2011)
  • Earl Hooker
  • Son House (1902-1988)
  • John Lee Hooker (1917-2001). Detroit bluesen aintzindaria.
  • Mississippi John Hurt (1892-1966)
  • Skip James (1902-1969)
  • Tommy Johnson. Charlie Pattonen eragina izan zuen.
  • Paul Jones
  • Leadbelly (Huddie William Ledbetter) (1888-1949)
  • Furry Lewis
  • Robert Lockwood Jr.
  • Robert Lowery
  • Tommy McClennan
  • Memphis Minnie
  • Charlie Patton (1891-1934). Delta bluesen lehen izarretarako bat.
  • Paul Pena
  • Snooky Pryor
  • Johnny Shines
  • Henry Sloan.
  • Sunnyland Slim
  • Geechie Temple
  • Hound Dog Taylor
  • Muddy Waters (1915-1983). Chicago bluesen aintzindaria.
  • Bukka White
  • Big Joe Williams
  • Elmo Williams
  • Howlin' Wolf (1910-1976)

Delta bluesen artista batzuen biografiak

Erreferentziak

  1. Herzhaft, Gérard: La gran enciclopedia del blues, RobinBook, Bartzelona, 2003, ISBN 84-95601-82-6 , 119.or.
  2. https://thisisrock.es/el-delta-blues/
  3. Cobb, Charles E., Jr., "Traveling the Blues Highway", National Geographic Magazine, 1999ko apirilan, v.195, 4.zk.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Delta blues Discogogs webgunean.
  • (Ingelesez):The Blues, Martin Scorseseren dokumentala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1127539
  • Commonscat Multimedia: Delta blues / Q1127539

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX6018462
  • BNF: 167407944 (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1127539
  • Commonscat Multimedia: Delta blues / Q1127539