Colle Madore

Colle Madore
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriLercara Friddi
EskualdeaPalermoko probintzia
 Sizilia
Koordenatuak37°44′51″N 13°37′15″E / 37.74744829°N 13.62093579°E / 37.74744829; 13.62093579
Map
Indusketa
Indusketa datak1992

Colle Madore gune arkeologiko sikano bat da, Lercara Friddi herritik 1,5 kilometro ingurura dagoena, Palermoko probintzian. Iraganean sufrea ateratzeko erabili izan dute muinoa. Kareharri-harrobi bat ere bazegoen gaurko indusketa arkeologikoetako kontrako aldean.

Indusketak

1992an, Antonino Carusok, kasualitatez, zenbait emaitza aurkitu zituen. Urte batzuk beranduago, 1995ean, 1998an eta 2004an, Palermoko Kultura eta Ingurumen Ondarearen Superintendentziak egindako indusketetan antzinako eremu sakratu bat lurpetik atera zuen (gailurraren azpian zegoena), alboetan produkzio metalurgikorako aretoak zituena. Indusketen aurkikuntzak ikusgai daude hiriko museoan.

Aurkikuntzak

Indusketek antzinako kokaleku sikano baten hondakinak agertarazi dituzte, K.a. VIII-VII. mendekoak. K.a. VI. mendearen erdialdean, Torto eta Platani ibaien haranetako kokapenari esker, helenizazio sakona gertatu zen. Material arkeologikoek, greziar Himera eta Agrigento kolonien eta garai hartako kokaleku indigenen arteko kontaktuek adierazten dute. Puntu honetan, K.a. 550-525 santutegi bat eriden da. Hor agertu da erliebe bat, bainuontzi baten ertzean eserita dagoen giza irudi bat irudikatzen duena: lehenik, uste zen Minos zela, bainuontzi batean hildakoa. Danilo Carusoren ikerketen arabera, santutegia Afroditaren tenpluarekin identifikatuta dago. Diodoro Sikulok Biblioteka Historikoan esaten du Minosen hilobia faltsua dela eta Kokalo errege sikanoak Minos hil zuela. Mitoa, Teron Agrigentoko tiranoak berrikusi zuen K.a. V. mendearen hasieran. Tirano honek Agrigentoko eremuak hedatu zituen Himeraren kontura. Erakusketa arkeologiko batetik gailentzen da, erbi bat duen jainkosa baten bururik gabeko estatua bat, esbastika batekin, eta apaindutako plaka bat zezen-protome batekin: Afroditarekin esplizituki lotutako hiru irudikapen. Colle Madoreren kokapen estrategikoari eskez, komunikazio bideak kontrolatu zituen (Tirreniar itsasoa iparraldean eta Mediterraneoa hegoaldean). Santutegi horretako ura elementu sakratu bat zen. Gaur egungo Madore izena, grezierazko madarόs (hezea) hitzetik dator, (muinoaren eremuan iturriak daudelako). Teronen K.a. 483ko garaipenaren ondoren, santutegiaren gurtza Afrodita-Astarteri eta Demeterri eskeinita zitekeen. Garai honetan, lekuak suntsipen partziala jasan zuen. Kokagunea erabili zen modu murriztuan, baina K.a. V. mendearen amaieran abandonatu zen, kartagotarrek K.a. 409an eta K.a. 405ean Himera eta Selinonte suntsitu ondoren.

Bibliografia

  • VASALLO, Stefano (eds): Colle Madore. Un cas d'hellénisation sur la terre sicana, Palermo 1999
  • CARUSO, Danilo: Sicania. Le site Sican du Colle Madore: de la légende à la réalité, Catania 2004

Kanpo estekak

  • Antonino Caruso (1945-2014) artiste et amoureux de l'archéologie: la morte di minosse in sicilia 2020.02.27an kontsultaturik.
  • La sépulcre de Minos Colle Madore, scribd.com. 2020.02.27an kontsultaturik
  • Antonino Caruso (1945-2014) artiste et amoureux de l'archéologie 2020.02.27an kontsultaturik
  • Danilo Caruso archeo.wikia.com
  • Salvatore Butera, "zone archéologique de Lerch, travaux réalisés à Colle Madore" l'article Giornale di Sicilia, Palerme, 14/11/2006 sur le site PatrimonioSOS.it
  • Museo archeologico e scavi di Colle Madore sul sito del comune di Lercara Friddi. 2020.02.27an kontsultaturik
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3682738
  • Commonscat Multimedia: Colle Madore / Q3682738

  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 31207
  • Wd Datuak: Q3682738
  • Commonscat Multimedia: Colle Madore / Q3682738


  • i
  • e
  • a
Herriak
Grotta dell'Addaura, incisioni rupestri Facies di Pantalica
Siziliako historiaurrea
Stentinelloko kultura (K.a. VI. milurtekoaren amaieratik V. milurtekoaren erdiaren amaiera)• Castellaro Vecchioko kultura (K.a. V. milurtekoaren amaiera)• Castelluccioko kultura (K.a. 2300-1700) • Capo Grazianoko kultura (K.a. 2300-1500) • Serra d'Altoko kultura (K.a. V. milurtekoaren bigarren erdia) • Dianako kultura (K.a. IV. milurtekoaren lehen erdia) • Thapsosko kultura (K.a. 1500-1200) • Milazzeseko kultura (K.a. 1500-1300) • Pantalicako kultura (K.a. 1270-650)
Mendebaldeko Sizilia[oh 1]
Erdialdeko Sizilia[oh 2]
Ekialdeko Sizilia[oh 3]

Oharrak:
  1. Mendebaldeko Sizilia: Palermo, Trapani eta Agrigentoko probintziak.
  2. Erdialdeko Sizilia: Caltanissetta, Agrigento, Gela eta Enna probintziak.
  3. Ekialdeko Sizilia: Ragusa, Sirakusa, Katania eta Messina probintziak.