Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala

Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala
Musée de Cluny
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSena
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 5. barrutia
Koordenatuak48°51′02″N 2°20′36″E / 48.850555555556°N 2.3433333333333°E / 48.850555555556; 2.3433333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1844ko martxoaren 17a
Inaugurazioa1843
Kudeatzailea[[]]
Bisitariak urtean217.827
Kontaktua
Telefonoatel:+33-1-53-73-78-00
Webgune ofiziala

Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala (frantsesez: Musée de Cluny - Musée national du Moyen Âge), Parisen dagoen Erdi Aroko historiari buruzko museo bat da. Latin auzoan kokaturik dago, Parisko 5. barrutian.

Historia

I mendeko Clunyko termak (frantsesez: Thermes de Cluny) izan ziren tokiak kokaturik dago. XIII mendean Clunyko abadiari zegokion egoitza eraiki zen bertan. 1485 eta 1510 artean Jacques d'Amboise abadeak berriztu zuen eta 1560an Maria I.a Estuardo (Frantziako erregina alarguna) bizi izan zen bertan.

Frantziako Iraultzan Errepublikak beretzat hartu zuen eta hainbat jabe eta erabilera izan zituen. 1833an Alexandre du Sommerard arkeologoak bere Erdi Aroko eta Pizkundeko bilduma ezarri zuen bertan. 1842an hil zenean Estatuak erosi eta 1844an Erdi Aroko museo bihurtu zuen.

Bildumak

Erromatarren Galiatik XVI mendera arteko 23.000 artelan eta objetu biltzen ditu 3.500m²-tako azalren, baina 2.300 baino ez daude ikusgai. Beste askoren artean honako hauek:

  • 70 tapiz (tartean Dama eta adarbakarra)
  • 300 bolizko eskultura eta pieza
  • urrezko objetuak (tartean Guarrazarreko altxorraren zati handi bat)

Iruditegia

  • Cluny museoa.
    Cluny museoa.
  • Klaustroa.
    Klaustroa.
  • Clunyko termak.
    Clunyko termak.
  • Dama eta adarbakarra.
    Dama eta adarbakarra.
  • Bisigodoen koroak (Guarrazarreko altxorra).
    Bisigodoen koroak (Guarrazarreko altxorra).

Informazio praktikoa

  • Helbidea: 6 Place Paul Painlevé, 75005 Paris, Frantzia
  • Ordutegia: asteazkenetik astelehenera, 9:15 - 17:45
  • Geltokia:    Cluny - La Sorbonne

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1124095
  • Commonscat Multimedia: Musée national du Moyen Âge / Q1124095

  • Wd Datuak: Q1124095
  • Commonscat Multimedia: Musée national du Moyen Âge / Q1124095