Bostehunen Kontseilua

Bostehunen Kontseilua
Datuak
MotaBehe ganbera, elected legislative house (en) Itzuli eta legealdia
Agintea
Egoitza nagusi
  • Tuileries jauregia
Osatuta
Bostehunen Kontseiluaren kidea
Historia
Sorrera1795eko irailaren 23a
Ordezkatzen duKonbentzio Nazionala
Desagerpena1799

Bostehunen Kontseilua (frantsesez: Conseil des Cinq-Cents) Frantziako Lehen Errepublikako Direktorioko bi biltzar legegileetako bat izan zen; Zaharren Kontseilua zen bestea. Thermidorko Konbentzioak onartutako III. urteko Konstituzioaren bitartez sortu zen, 1795eko abuztuan, eta urte bereko irailaren 23an jarri zen indarrean. Bostehun partaideak zuzeneko hauteskundeetan aukeratzen ziren eta urtero berritzen zen ganberaren herena. Tuileriak jauregiko Salle du Manége delakoan egon zen egoitza 1798 arte; urte horretan, Palais Bourbonera lekualdatu zuten. Legegilea zen, eta Bostehunen Kontseiluaren erabakiak Zaharren Kontseiluak berretsi behar zituen. Brumaireko estatu-kolpearen ondoren, Napoleon Bonapartek desegin zuen Bostehunen Kontseilua.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/12/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q617290
  • Commonscat Multimedia: Conseil des Cinq-Cents / Q617290

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159547186
  • ISNI: 0000000121960324
  • BNF: 125155003 (data)
  • GND: 16038822-3
  • LCCN: n88028475
  • CiNii: DA10170867
  • SUDOC: 03439513X
  • Wd Datuak: Q617290
  • Commonscat Multimedia: Conseil des Cinq-Cents / Q617290