Blastema

Blastema ehunak eta organoak sortzeko edo birsortzeko gaitasuna duen zelula-multzoa da. Gorputz-adarrak berriro sortzeko lehen aldietan agertzen diren antolatu gabeko zelula soilei eta ehunei ere blastema deitzen zaie.

Blastema zati antolatua da; garatzen doan heinean, ehunak eta organoak osatzen ditu. Artropodoetan, blastema 5 egunean osatzen da; narrasti eta anfibioetan, buztana birsortzeko prozesuan, 8 eta 15 egun bitartean behar dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q882043
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q882043