Bizkaiko Emakumeen Asanblada
Bizkaiko Emakumeen Asanblada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Jasotako sariak | Berdintasunerako Emakunde Saria (2008) |
Bizkaiko Emakumeen Asanblada 1976. urtean sortutako elkarte feminista
Jarduera
Euskadiko Jardunaldi feministak antolatzeaz gain, dibortzioaren eskubidearen alde, hezkuntza eta osasun ez sexista baten alde eta abortuaren eskubidearen alde jardun duen elkartea da.[1] 1982. urtean "Maite Albiz" Emakumeen Dokumentazio Zentroa sortu zuen, Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko ekintza eta ideiak gorde eta artxibatzeko helburuarekin.[2]
Sariak eta Aitortzak
2008.urtean, Berdintasunerako Emakunde Saria. Emakumeei laguntza juridikoa eskaini die banaketa, dibortzio, eta abortuarekin zerikusia duten prozesu judizialetan, bai legalizatu aurretik eta baita ondoren ere.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b «Emakunde saria» www.emakunde.euskadi.eus 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
- ↑ «Conócenos | EMAKUMEAK» emakumeak.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Berdintasunerako Emakunde Saria (BerriaTB)
- Datuak: Q113927767