Biomedikuntza

Biomedikuntza medikuntzaren arloetako ezagutza eta ikerketa biltzen dituen terminoa da, hala nola onkologia, dermatologia, osteologia, erreumatologia, endokrinologia, epidemiologia, neurologia, psikiatria, kardiologia, pneumologia, oftalmologia, gastroenterologia, urologia, otorrinolaringologia, estomatologia, kirurgia, ginekologia eta obstetrizia, eta biologiaren esparruko diziplinak, hala nola biokimika, biologia molekularra, mikrobiologia, bakteriologia, birologia, parasitologia, immunologia, histologia, genetika, zitologia, enbriologia, anatomia, fisiologia, patologia, ingeniaritza biomedikoa, bioingeniaritza, bioteknologia, zoologia, botanika eta farmakologia.

Biomedikuntza medikuntzaren praktikarekin lotzen da, eta natur zientzien printzipio guztiak aplikatzen ditu praktika klinikoan, prozesu fisiopatologikoak aztertuz eta ikertuz, interakzio molekularretatik organismoaren funtzionamendu dinamikora, biologian, kimikan eta fisikan aplikatutako metodologien bidez.

Horrela, farmako berriak sortzen dira, ez hain toxikoak, eta gaixotasunen diagnostiko goiztiarra eta horien tratamendua hobetzen dira.[1]

Teknikak

  • Western Blot
  • Southern Blot
  • Northern Blot
  • Lab on a chip

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Biomedicina» Biomedicina Hoy 2011-3-20.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q864601
  • Identifikadoreak
  • GND: 4647152-2
  • NKC: ph165181
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q864601


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.