Berako inauteriak
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/10/Zingar_arrautze_bera.jpg/280px-Zingar_arrautze_bera.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/38/Zingar_arrautze_bera_0001.jpg/280px-Zingar_arrautze_bera_0001.jpg)
Berako inauteriek tradiziozko inauteriaren eta hiriko inauteriaren elementuak bateratu dituzte. Zingar-arrautze eske tradizionala burutzen da baserriz baserri, jantzi tradizionalekin nahiz hiri kulturako mozorrekin jantzirik doazen taldeen eskutik. 1980ko hamarkadaren hasieran, berriz, artzain eta inudeen Donostiako ospakizuna hartu eta genero-rolen alderantziketa eginez moldatu zuten Gure Txokoa Elkartearen eskutik, neska gazteak artzainen papera eta mutilak inudeena eginez. Kaldereroen desfilea ere egiten da.
Kanpo estekak
Datuak: Q12254999
Multimedia: Carnival in Bera / Q12254999
![]() | Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |