Barbaro Wolkoff jauregia

Barbaro Wolkoff jauregia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°25′51″N 12°19′57″E / 45.4308535°N 12.3324242°E / 45.4308535; 12.3324242
Map
Kontaktua
HelbideaRamo Barbaro, 349-351, Dorsoduro

Barbaro Wolkoff jauregia (italieraz: Palazzo Wolkoff) Veneziako Dorsoduro auzoan dagoen eraikin historikoa da, Italian. Veneziako Ubide Handiaren aurrez aurre kokatuta, Palazzo Dario eta Salviati jauregi artean dago. XV. mendekoa da.

Historia

Jatorrizko eraikina Veneziako eta Bizantzioko arkitekturaren arauen arabera eraiki zen, Venezian urte haietan modan zegoena. XV. mendean eraberritu zen, moda arkitektoniko gotiko berriaren elementu formalak gehituz. 1894an, Eleonora Duse aktorea eraikinaren azken solairuan bizi izan zen, eraikina erosi zuen Alexander Nikolaevitx Wolkoff-Mouromtzoff aberats errusiarrak gonbidatuta.[1]

Deskribapena

Jauregia ia osorik adreilu gorriz eraiki zen. Fatxadan deigarria da garapen bertikala, beheko solairua, behegaina, solairu noblea eta goiko solairuak bikain banatzen baititu. Dekorazio-elementuen aniztasunak zaildu egiten du estilo eta garai jakin bati atxikitzea.[2]

Iruditegia

  • Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1870eko hamarkadan.
    Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1870eko hamarkadan.
  • Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1965ean.
    Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1965ean.

Erreferentziak

  1. Sheehy, Helen (2009). Eleonora Duse: A Biography. ISBN 978-0-307-48422-2. [1]
  2. Brusegan, Marcello (2007). I Palazzi di Venezia. Newton & Compton, 28.or. ISBN 978-88-541-0820-2.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15714249
  • Commonscat Multimedia: Palazzo Barbaro Wolkoff (Venice) / Q15714249

  • Wd Datuak: Q15714249
  • Commonscat Multimedia: Palazzo Barbaro Wolkoff (Venice) / Q15714249