Barbara Nikomediakoa

Barbara Nikomediakoa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNikomedia, ?
HeriotzaNikomedia, 306 (32/33 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jardueraktaumaturgoa eta Presoa
Santutegia
Abenduaren 4 eta Abenduaren 4
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Barbara Nikomediakoa (grezieraz: Αγία Βαρβάρα; Nikomedia, III. mendea) birjina eta martiri kristaua izan zen. Epaitegira eraman ondoan, aitak berak bete zuen epaileen erabakia, eta burua moztu zion alabari; hagiografiak dioenez tximista batek jo zuen aita eta zerraldo utzi berehala.

Santa Barbararen irudi eta erretaula, Donostiako Santa Maria basilikan.

Santa Barbara eta Barbara Donea izenak eman dizkiote fededun katolikoek. Tximisten eta trumoien aurka babesten du. Artilleroen, meatzarien, harginen eta orokorrean lehergailuekin lan egiten dutenen zaindaria da, baita argiketaria ere. Aro Modernoko gotorlekuei Santa Barbara izena eman zitzaien maiz, bertatik kanoikadak igortzen zirelako.

Ikur-ezaugarriak

Ohikoa da hiru leihodun dorre batekin irudikatzea, dorre batean giltzapetua egon bitzen eta hiru leihoek Hirukotasun Santua irudikatzen dutelako. Hori ikono ohikoenak izanik ere, beste hauekin egin izan dira haren margolanak eta eskulturak: ezpata, kaliza, martirien palma, tunika, soineko edo kapa gorriz jantzita (Jesukristoren odola), eta noizbehinka, harrizko blokeak, harginen zaindaria baita.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Nikomediakoa Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q192816
  • Commonscat Multimedia: Saint Barbara / Q192816

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 35826107
  • ISNI: 0000000088922587
  • BNC: 000392838
  • GND: 118506471
  • LCCN: n83059080
  • NKC: jn20020903025
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00775/eu_b_0833/b0833
  • GEA: 1906
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 27963
  • Wd Datuak: Q192816
  • Commonscat Multimedia: Saint Barbara / Q192816