Aza kizkur

Artikulu hau aza kizkur burudun bati buruzkoa da; aza kizkur burugabea gaitzat duena beste hau da: «Aza berde»
Aza kizkur
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. sabauda
L.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakSavoy cabbage (en) Itzuli

Aza kizkurra[1] (Brassica oleracea var. sabauda) aza landare mota biribila da, aza-hosto kizkurrak edo pikordunak buru trinko baten bilduta dituena. Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Barazki estimatuak izanik, batez ere egosia jaten da.

Ezaugarriak

Berde ilun koloreko aza-hosto multzo bat du, gero eta argiago jartzen direnak landarearen buru edo kukuluan sartu ahala, berde-horixka batera iritsi arte.

Ezaugarri deigarriena hostoen gainazala da, ximur edo pikorrez betea dagoena, eta aza barietate honi izena ematen diona. Egitura berezi honek hostoak sendoago bihurtzen ditu, bai eguraldiarekiko (izozteak, elurra) bai sukaldaritzan (egosketan).

  • Hostoaren goiko epidermisaren xehetasuna
    Hostoaren goiko epidermisaren xehetasuna
  • Hostoaren beheko epidermisaren xehetasuna
    Hostoaren beheko epidermisaren xehetasuna

Erabilera

Aza kizkurren hostoak, oro har, hainbat modutan jaten dira: zopan, erregosita, uretan egosita edo lagungarri gisa. Hosto kizkurrak ondo mantentzen dira egosi ondoren eta horrek bereziki egokia egiten dute barrubeteak egiteko (betegarria hostoetan biltzen dira).

Kukulu gordin zuri-horia entsaladetan ere jan daiteke.

Ikus, gainera

  • Buru-aza
  • Aza berdea

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Hiztegi batua. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q154013
  • Commonscat Multimedia: Brassica oleracea var. sabauda / Q154013

  • Identifikadoreak
  • GND: 4273586-5
  • NKC: ph182418
  • Datu taxonomikoak
  • GBIF: 3042857
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=311416
  • IPNI: 60452372-2
  • NCBI: 1216010
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: PND5MLM7PJ
  • Wd Datuak: Q154013
  • Commonscat Multimedia: Brassica oleracea var. sabauda / Q154013