Arriaran

Arriaran
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°03′47″N 2°14′17″W / 43.063°N 2.238°W / 43.063; -2.238
Garaiera280 metro
Demografia

Arriaran Beasaingo auzoa da. Udalerriaren mendebaldean dago, eta Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalerriekin egiten du muga. Ipar-ekialdean Garin auzoa du, hego-ekialdean Loinatz auzoa, eta hegoaldean Salbatore auzoa.

Itsasorekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an, Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten. 1927an Beasaingo udalerriaren barrura pasatu zen.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 75 biztanle zituen.

Demografia eta biztanleria

Arriarango biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
90 87 80 70 68 65 71 75

Inguru naturala

Arriaran errekaren bi aldeetan luzatzen da, Arriarango urtegiaren hegoaldean. Auzoan San Petriren baseliza bat dago. Hona hemen Arriarango baserrietako batzuk: Ibarre baserria, Jauretxe baserria, Atorrajauregi baserria, Mendizabal Enea baserria, Erretoretxea baserria, Gure Kabia baserria, Biona baserria, Iturritza baserria, Itola baserria, Zabalondo baserria, Gure Ametsa baserria, Mugartegi Berri baserria, Olea baserria eta Lupasketa baserria.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  • Arriaran auzoa, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituran[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254120
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00505/eu_a_5059/a5059
  • Wd Datuak: Q12254120


Beasaingo auzoak

Altamira • AntzizarAratz-Matxinbenta • Arriaran • Astigarreta • Beasaingo herriguneaBeasainmendiGarinGudugarretaLoinatzSalbatoreUgartemendi