Arma Kimikoen Hitzarmena

Arma Kimikoen Hitzarmena
Arma Kimikoen Garatze, Ekoizte, Biltegiratze eta Erabiltzea Debekatzeari eta Horien Suntsipenari buruzko Hitzarmena
AKHko estatukideak.
     Sinatu eta berretsia.     Sartua.     Sinatua.     Ez-sinatua.
Sinatua1993ko urtarrilak 13[1]
KokapenaParis (Frantzia) eta New York (AEB)[1]
Indarrean1997ko apirilak 29[1]
Indarrekoa65 Estatuk berretsia[2]
Sinatzailea(k)165[1]
Alderdia(k)193[1] (NBren lau kide ez dira estatu-alderdi: Egipto, Israel, Ipar Korea eta Hego Sudan.)
GordailuzainaNBEko Idazkari Nagusia[3]
HizkuntzakArabiera, txinera, ingelesa, frantsesa, errusiera eta espainola.[4]

Arma Kimikoen Hitzarmena (AKH) –ofizialki, Arma Kimikoen Garatze, Ekoizte, Biltegiratze eta Erabiltzea Debekatzeari eta Horien Suntsipenari buruzko Hitzarmena– armak kontrolatzeko helburu duen ituna da, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak (AKDE) kudeatzen duena, Hagan (Herbehereak) egoitza duen gobernu-arteko erakundea. Ituna 1997ko apirilaren 29an sartu zen indarrean, eta, hitzarmenaren bidez, arma kimikoak eta haien aurrekariak eskala-handian erabiltzea, garatzea, ekoiztea, biltegiratzea eta transferitzea debekatzen du, helburu oso mugatuetarako izan ezik –zehazki, ikerketa, medikuntza, farmazia edo babesa–. Hitzarmenaren arabera estatukideen betebehar nagusia debeku hori betearaztea da, bai eta egun beren eskutan dituzten arma kimiko guztiak suntsitzea ere –edukitzekotan–; gainera, suntsitze-jarduera guztiak AKDEren egiaztapenarekin egin beharko dira.

2021eko martxorako, 193 estatu AKHren alderdi bihurtu dira eta, ondorioz, hitzarmen-betebeharrak onartzen dituzte. Israelek, bestalde, akordioa sinatu baina ez du berretsi; NBEko beste hiru estatukidek –Egipto, Ipar Korea eta Hego Sudan–, berriz, ez dute ituna sinatu.[1][5] Duela gutxi, 2018ko maiatzaren 17an, Palestinako Estatuak AKHra atxikitzeko prozesuari hasi zion. 2013ko irailean, Siria hitzarmenean sartu zen Siriako arma kimikoak suntsitzeko akordio handiago baten baitan.[6][7]

2021eko otsailerako, munduko arma kimikoen biltegien %98.39a suntsiturik zegoen.[8] Konbentzioak produktu kimikoak ekoizteko instalazioen ebaluazio sistematikoa egiteko xedapenak ditu ere, bai eta beste estatu-alderdi batzuen inteligentzian oinarritutako arma kimikoak erabiltzearen eta ekoizteko salaketak ikertzeko ere.

Gerran asko erabili izan diren baina industrian eskala-handiko erabilera ugari dituzten produktu kimiko batzuk –esaterako, fosgenoa– oso araututa daude; hala ere, badira salbuespen nabarmen batzuk. Esaterako, kloro-gasa oso toxikoa da, baina elementu purua eta helburu baketsuetarako oso erabilia izanik, ez dago ofizialki arma kimiko gisa zerrendatuta. Zenbait estatu-potentziak –adibidez, Siriako Assad erregimena– erregularki produktu kimikoak fabrikatzen eta ezartzen jarraitzen dute borroka-munizioetan;[9] hala ere, kimiko hauek AKHk kontrolatzen dituen bezala zerrendatuta ez dauden arren, edozein substantzia kimiko toxiko arma gisa erabiltzea –bere ekintza toxikoaren bidez heriotzak sortzeko erabiltzen denean–, berez, debekatuta dago itunak. Beste produktu kimiko batzuk –hala nola, fosforo zuria–,[10] oso toxikoak dira, baina legezkoak dira AKHren arabera, betiere indar militarrek toxikotasunarekin erlazioa ez duten testuinguruan erabiltzen denean.[11]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g «Convention on the Prohibition of the Development, Production, Stockpiling and Use of Chemical Weapons and on their Destruction» United Nations Treaty Collection.
  2. Chemical Weapons Convention, Article 21.
  3. Chemical Weapons Convention, Article 23.
  4. Chemical Weapons Convention, Article 24.
  5. «Angola Joins the Organisation for the Prohibition of Chemical Weapons» OPCW.
  6. (Ingelesez) «Resolution 2118 (2013)» United Nations documents (United nations): 1. 27 September 2013.
  7. (Ingelesez) «U.S. sanctions Syrian officials for chemical weapons attacks» Reuters 12 January 2017.
  8. (Ingelesez) «OPCW by the Numbers» Organisation for the Prohibition of Chemical Weapons.
  9. Third report of the Organization for the Prohibition of Chemical Weapons United Nations Joint Investigative Mechanism. 24 August 2016.
  10. «'White phosphorus not used as chemical weapon in Syria'» www.aa.com.tr.
  11. Paul Reynolds. (16 November 2005). «White phosphorus: weapon on the edge» BBC News.

Kanpo estekak

  • Arma Kimikoen Hitzarmenaren testu osoa – AKDE
  • Arma Kimikoen Hitzarmenaren sareko testua: artikuluak; Eranskinak, deuseztapen-egutegiak barne – AKDE
  • Fitxategiak – AKDE
  • Arma Kimikoen Hitzarmema: Berretsitako herrialdeak – AKDE
  • Arma Kimikoen Konbentzioaren webgunea – Estatu Batuak
  • Arma Kimikoen Konbentzioa Begirada batean, – Arms Control Association
  • Chemical Warfare Chemicals and Precursors – Chemlink Pty Ltd, Australia
  • Michael Bothe-ren sarrera-oharra, prozeduraren historia-oharra eta ikus-entzuneko materiala – Nazio Batuen Nazioarteko Zuzenbideko Ikus-entzunezko Liburutegiko Artxibo Historikoa.
  • Santiago Oñate Laborderen hitzaldia Arma Kimikoen Hizarmena: Ikuspegi Orokorra – Nazioarteko Zuzenbideko Nazio Batuen Ikus-entzunezko Liburutegiko Hitzaldi-Sorta.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q547896
  • Commonscat Multimedia: Chemical Weapons Convention / Q547896

  • Wd Datuak: Q547896
  • Commonscat Multimedia: Chemical Weapons Convention / Q547896