Arkitektura erromanikoa Portugalen

Arkitektura erromanikoa Portugalen XI. mende amaieran sartu zen. Gazteluak eta elizak eraikitzeko erabili zen, Europako beste herrialdeetan bezala.

Portugalgo katedralek itxura pisutsua dute, gotorleku itxurakoa eta dekorazio gutxikoa.

Eraikin erromaniko gehienak herrialdearen ipar-ekialdeko eta erdialdeko nekazaritza eremuetan kokatzen dira, errekonkista iparraldetik hegoaldera izan zelako.

Estilo hau bultzatu zutenak kanpotik etorritako ordena erlijiosoak izan ziren (Cluny, Zister...). Ordena hauek erregeen eta nobleen pribilegioak jaso zituzten, lurralde konkistatua defendatu eta antolatzeko.

Eraikin nagusiak

Hauek dira Portugalen aurki daitezkeen eraikin erromaniko nagusiak:

  • Bragako katedrala: Portugalgo lehen eraikin erromanikoa izan zen, eta Compostelakoa hartu zuen eredu bezala.
  • Portoko katedrala: Hiru nabe eta transeptua ditu.
  • Bragantzako Domus Municipalis: Arkitektura erromaniko zibileko erakusgarri nabarmena da.
  • Coimbrako katedral zaharra: Hiru nabe ditu eta kanoi ganga.
  • Lisboako katedrala: Coimbrakoa du eredu, baina berriagoa da.
  • Bragako katedrala
    Bragako katedrala
  • Portoko katedrala
    Portoko katedrala
  • Bragantzako Domus Municipalis
    Bragantzako Domus Municipalis
  • Coimbrako katedral zaharra
    Coimbrako katedral zaharra
  • Lisboako katedrala
    Lisboako katedrala

Erromanikoaren amaiera

Errekonkista Portugalgo hegoaldera iritsi zenean, erromanikoa amaitzen ari zen jada. Garai hartakoa da Evorako katedrala.

Bibliografia

  • ALMEIDA, Carlos Alberto Ferreira de, BARROCA, Mário Jorge - Historia de Arte en Portugal - O Românico , 1ª ed., Lisboa, Editora Presença, 2001.
  • KLEIN, Bruno - "A arquitectura românica em Espanha e Portugal", O Românico: Arquitectura, Escultura y Pintura , Lisboa, Edição de Rolf Toman, Konemann, 2000.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16482064
  • Commonscat Multimedia: Romanesque architecture in Portugal / Q16482064

  • Wd Datuak: Q16482064
  • Commonscat Multimedia: Romanesque architecture in Portugal / Q16482064