Anita Orejas

Anita Orejas
Bizitza
JaiotzaSama (en) Itzuli, 1914
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón, 1937ko azaroaren 9a (22/23 urte)
Hobiratze lekuahobi komun
Hobi komuna: Cementerio de Ceares
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak
Jardueraketxeko langilea eta erizaina
Izengoitia(k)Anita Orejas
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Ana Orejas López, Anita Orejas izenez ezaguna (Sama de Langreo, Asturias, 1914 – Gijón, 1937ko azaroaren 9a) asturiar etxeko langilea, erizaina eta sozialista izan zen, errepresio frankistaren biktima. Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea izan zen.[1][2]

Biografia

Ana Orejas Asturiaseko Sama de Langreo herrian jaio zen.[3] Etxeko langile lan egin zuen.[3] Erizain aritu zen Gijongo Covadonga erietxean, Espainiako gerra zibilean.[3] Alderdi Sozialistan afiliatu zen eta ama ezkongabea izan zen.[3][4]

Heriotza zigorra

Matxinatutako bandoak 1937ko urriaren 20an Gijon hartu ondoren, Orejas 1937ko azaroaren 1ean edo 2an atxilotu zuten nazionalek.[3][5] Hiriko aldi errepublikanoan zapi gorri bat eta pistola bat eramateagatik jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu zuten.[3][4] El Coto espetxean sartu zuten.[3] 1937ko azaroaren 8an heriotza-zigorra ezarri zioten Gijongo Jovellanos Institutu Zaharrean egindako gerra-kontseilu oso handi batean.[3][5] Hurrengo egunean, 1937ko azaroaren 9an, fusilatu egin zuten 23 urterekin, beste hamahiru gizonekin batera.[3][6] Bi tiro egin zizkioten buruan eta hiru bihotzean.[6] Cearesko hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten.[7] Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea izan zen.[1][2]

Aintzatespenak

Bibliografia

  • Ortega Valcel, M. Enriqueta. 1994. Frankismoaren errepresioa Asturiasen. Gijongo Barrutiko kartzelan egondakoak eta hildakoak. Avilés Azucel, D.L. 84-86546-51-6.[9]

Erreferentziak

  1. a b Ceínos, J. M.. (2017-07-27). «La plaza de Europa ya guarda recuerdo de las mujeres republicanas» La Nueva España.
  2. a b «Los huérfanos de la victoria» La Nueva España 2009-04-01.
  3. a b c d e f g h i j k ««A mi madre la mataron porque alguien la vio con un pañuelo rojo y una pistola»» El Comercio 2017-07-25.
  4. a b Marcelino Laruelo Roa. La libertad es un bien muy preciado. Consejo de guerra.. .
  5. a b Cuartas, Javier. (2004-07-23). La pista de su madre en la Semana Negra. ISSN 1134-6582..
  6. a b ELADIA GARCÍA PALACIOS Y SIETE MUJERES MÁS. .
  7. a b c «Homenaje a las ocho mujeres republicanas fusiladas en la ciudad» La Voz de Asturias 2017-04-18.
  8. «Un monolito homenajea en el cementerio de Ceares a las víctimas de la represión franquista» El Comercio 2010-04-14.
  9. Piñeiro, Ramón García. (2015). Luchadores del ocaso: represión, guerrilla y violencia política en la Asturias de posguerra (1937-1952). ISBN 978-84-8367-493-2. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Kanpo estekak

  • Gijongo errepresio frankistaren 1934 biktimen zerrenda.
  • Pinturak jartzeko egintzaren audioa -errepresio frankistak fusilatutako emakume errepublikanoei omenaldia Gijonen, SoundCloud-en.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106720882
  • Wd Datuak: Q106720882