Andreone etxea

Andreone etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′22″N 1°54′02″W / 43.32265°N 1.90058°W / 43.32265; -1.90058
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Arkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea4

Andreone etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 31. zenbakian kokatzen dena. Lezoko Kultur Etxeak du egoitza bertan.

Ezaugarriak

Etxe hau exentoa da, hau da, ez du beste etxerik alboetan eta oinplano laukizuzena du. Lau isurietako teilatua du eta hertz bakoitzean floroi txiki edo pinakulu bat du, garaiko dorretxeen modura.

Behe solairua eta beste bi dauzka. Kale Nagusira ematen duen fatxadan baoak simetrikoki jarriak daude. Behe solairuan, sarbidea zabala eta alboetan bi bao txiki ditu, lehenengo solairuan bi balkoi sinple eta hirugarrenean fatxada osoa hartzen duen balkoia bi sarbiderekin. Sarbide hauen artean XVIII. mendeko armarri laurdendu barroko bat dago. Fatxada hau eta izkinak harlanduzkoak dira. Beste fatxadetan aldaketak egon dira[1][2]

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria

  • Kale Nagusira ematen duen fatxada.
    Kale Nagusira ematen duen fatxada.
  • Alboetako fatxadek aldaketak jasan dituzte
    Alboetako fatxadek aldaketak jasan dituzte
  • Bigarren solairuko armarri barrokoa
    Bigarren solairuko armarri barrokoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  2. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
  3. «Andronea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65920586
  • Commonscat Multimedia: Andreone Etxea / Q65920586

  • Wd Datuak: Q65920586
  • Commonscat Multimedia: Andreone Etxea / Q65920586