Andrea Camilleri

Andrea Camilleri

(2010)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPorto Empedocle, 1925eko irailaren 6a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma, 2019ko uztailaren 17a (93 urte)
Hobiratze lekuaErromako hilerri protestantea
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaAccademia Nazionale d'Arte Drammatica Silvio D'Amico (en) Itzuli
Palermoko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, film-zuzendaria, prosalaria, eleberrigilea, ipuingilea, errealizadorea, antzerkigilea eta telebista zuzendaria
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
ikusi
  • Grand Officer of the Order of Merit of the Italian Republic Grand Officer of the Order of Merit of the Italian Republic  (2003)
    Silver Medal of the Italian Order of Merit for Culture and Art Silver Medal of the Italian Order of Merit for Culture and Art
    Pepe Carvalho Award  (2014)
    Mondello Prize  (2002)
    Prix Mystère de la Critique  (1999)
    Raymond Chandler Award  (2011)
Genero artistikoacrime fiction (en) Itzuli
misterioa
olerkigintza
eleberria
kontakizun laburra
Gidoia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0131799 Musicbrainz: 05aa6c3c-6aff-4693-8606-9323d0c08ab1 Discogs: 628819 Edit the value on Wikidata

Andrea Calogero Camilleri (anˈdrɛːa kamilˈlɛːri ahoskatua; Porto Empedocle, 1925eko irailaren 6a- Erroma, 2019ko uztailaren 17a[1]), idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendari italiarra izan zen.

Biografia

Oso gaztea zelarik, poesia eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez telebista, antzerki eta zine munduan aritu izan zen, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu zuen, bereziki Montalbano komisarioari buruzko serieko eleberriekin.

1948an, Erromara joan zen, Arte Dramatiko Eskola Nazionalean zuzendaritza ikastaroa egitera. 1953tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta 1958tik 1988ra RAIn egin zuen lan batez ere, telebista eta irratirako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia horrek eragin nabaria egin zion literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta literatura-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.

Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, italiera eta siziliera nahasiz darabilen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; gainera, haren lanak ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu Siziliaren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.

Obra

1978an argitaratu zioten lehen eleberria, Il corso delle cose —berez, hamar urte lehenago idatzia—, baina arrakasta txikiagoa izan zuen; bi urte geroago, 1980an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako Gela hirian, Garzanti argitaletxeak plazaratutako Un filo di fumo liburuarekin; XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldiaren ondoren, 1992an berriz ekin zion idazteari eta La stagione della caccia argitaratu zuen Sellerio Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen haren arrakasta: egun ere haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, batez beste 60.000 aletik gora saltzen baitira. Dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, zenbaitek errepikakorrak direla uste baitute.

1994an, La forma dell'acqua argitaratu zuen, Montalbano komisarioaren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; 1995etik 2003ra fenomenoa handituz joan zen, batez ere 1998tik aurrera, RAI Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, Luca Zingaretti aktorea izanik protagonista nagusia.

Camilleri euskaraz

Euskaraz, 2011n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, Gauaren usaina (L'odore della notte), Josu Zabaletak itzuli eta Ereinek argitaratua. Urte berean, Igela argitaletxeak Hilabete bat Montalbanorekin (Un mese con Montalbano) argitaratu zuen, Fernando Reyk itzulia. Azken argitaletxe horrek beste liburu bat ere kaleratu zuen 2012an, Ander Irizarrek itzulia: Uraren forma (La forma dell'acqua).

2019ko uztailaren 17an, Erroman hil zen, bihotzekoak jota[1].

Erreferentziak

  1. a b Ugarte, Itziar. (2019-07-17). «Andrea Camilleri idazle italiarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Camilleri Aldatu lotura Wikidatan
  • Euskarazko itzulpena: Gauaren usaina] itzulia eta Erein argitaletxeak 2011n argitaratua.][Betiko hautsitako esteka]
  • Euskarazko itzulpena: Hilabete bat Montalbanorekin
  • Euskarazko itzulpena: Uraren forma
  • Camilleriren weborria, italieraz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q334219
  • Commonscat Multimedia: Andrea Camilleri / Q334219

  • Wd Datuak: Q334219
  • Commonscat Multimedia: Andrea Camilleri / Q334219