Alida Withoos

Alida Withoos

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAmersfoort, 1661
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam, 1730eko abenduaren 5a (68/69 urte)
Familia
AitaMatthias Withoos
Anai-arrebak
ikusi
  • Maria Withoos
    Pieter Withoos
    Johannes Withoos
    Frans Withoos
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, margolaria eta ilustratzailea
Lantokia(k)Hoorn eta Amsterdam
Genero artistikoaizadi hila
lore-pintura

Alida Withoos (Amersfoort, c. 1661/1662 – Amsterdam, 1730) botanikan espezializatutako Herbehereetako margolaria izan zen.

Bizitza

Matthias Withoos margolariaren eta Wendelina van Hoorn-en zortzi seme-alabetako bat zen. Berari, bere hiru nebei —Johannes, Pieter eta Frans— eta bere ahizpa Mariari erakutsi zien aitak bodegoi edo natura hilak margotzen eta ilustrazio botanikoak egiten.[1]

Frantziarrek Utrecht inbaditu zutenean eta Amersfoort arriskuan ikusita, familia amaren hiriran, Hoornera, joan zen bizitzera 1672an.[1]

1701ean, Andries Cornelisz van Dalen margolariarekin ezkondu zen,[1] XVII. eta XVIII. mendeko Holandan ohikoa zena artista familien arteko harremanetan.[2]

1730ean hil zen eta Amsterdameko Westkerk-en lurperatu zuten abenduaren 5ean.

Alida Withoosen margolanetako bat

Lana

Pintore gisa trebatzea oso garestia zen, eta sarritan ez zegoen baliabiderik alabei irakasteko. Hala ere, aitaren, osaben, neben edo ezkontidearen estudioan lan egiteko trebatuak izan zitezkeen dohainak zituzten emakumeak.

Hoornen, Withoosen hainbat seme-alabak artista gisa aritu ziren lanean: loreak, txoriak, tximeletak eta intsektuak margotzen. Inbentarioetan, irudi lan horiei "Withoosjes" deitzen zitzaien.

Alida Withoosek ospea lortu zuen bere margolanekin, bere izena erabilita, senarrak, nebek edo ahizpak ez bezala. Ospe hori batez ere bere irudi botanikoengatik lortu zuen.

Alida Withoos izan zen —bere neba Pieterrekin batera— Vijverhof landetxean landareak margotzen zituzten artista ugarietako bat Agnes Block arte bildumazale eta hortikultorearen zerbitzura. Alidak Agenesentzat margotu zuen, 1687an, Europan hazitako lehen anana tropikala (zoritxarrez, irudi hauek desagertu egin dira).[1]

Gureganaino iritsi dira, ostera, 1694an Moninckx Atlaserako egin zituen hamahiru akuarelak. Moninckx aita-alabek sortu zuten 420ko landareen irudiak jasotzen dituen atlas hura, herbariorik ez zeukan Amsterdamgo Hortus Botanicuseko landareen erregistroa izateko (lorategi botaniko hartan, Herbehereetako Ekialdeko Indietako Konpainiako itsasontzietan ekarritako landareak hazten zituzten, etxe bloketan bezala ilaran).[1]

Wageningen Unibertsitateko Liburutegiak Simon Schijnvoet bildumagileak erositako marrazki liburu bat dauka, Alida Withoosen zazpi ilustrazio biltzen dituena, beharbada Agnes Blockentzat enkarguz egindakoak.[1][3]

Marrazki hauek guztiak bere obraren kalitate handiaren isla dira.

Dirudienez, ezkontzaren ostean lan egiteari utzi zion.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Macho Stadler, Marta. (2018-12-28). El legado botánico de la ilustradora Alida Withoos In Mujeres en la Ciencia. .
  2. Alida Withoos en haar werk. .
  3. Exhibition of the Special Collection Department of Wageningen UR Library on Alida Withoos, a famous 17th century female painter.. .

Kanpo estekak

  • Biografia Digitaal Vrouwenlexicon-en
  • Alida Withoos eta bere lana - Bibliotheek Wageningen UR-en erakusketa digitalak
  • Konstboeck
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q441625
  • Commonscat Multimedia: Alida Withoos / Q441625

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 282068245
  • ISNI: 000000038877052X
  • GND: 1064023010
  • LCCN: no2020033055
  • SUDOC: 234382767
  • ULAN: 500010028
  • BPN: 10004074
  • KulturNav: id
  • RKD: 85141
  • Wd Datuak: Q441625
  • Commonscat Multimedia: Alida Withoos / Q441625