Alejandro Mallona

Alejandro Mallona

Irudi gehiago
Mundakako alkate

Bizitza
JaiotzaMundaka, 1878ko otsailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaDerio, 1937ko irailaren 5a (59 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Alejandro Mallona Iza (1878ko otsailaren 2, Mundaka, Bizkaia[1] - 1937ko irailaren 5, Derio, Bizkaia) EAJko politikaria zen, ideologiaz eskuindarra, katolikoa eta abertzalea. Mundakako alkatea izan zen.

1933ko irailean Alejandro Mallona eta berarekin zegoen Juan Maria Salaberri gaztea tiroz zauritu zituzten[2] autobus batetik egindako erasoan.

1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta kolpe militarra eman zuten hainbat faxista bilbotarren bizitzak salbatu zituen, horien artean Ybarra familiako bi kide. Gerra garaian, Alejandrok Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko ahaleginetan parte hartu zuen[3]. 1937an faxistek atxilotu eta irailaren 5ean fusilatu zuten Derioko hilerrian.[4]

Edorta Jimenez idazle mundakarrak Alejandro Mallonaren fusilamentuaren inguruko Kilkerren hotsak nobela idatzi zuen, fikzioa eta benetako gertakizunak eta pertsonaiak tartekatuz.[4]

Erreferentziak

  1. Bataio data
  2. La Vanguardia egunkaria 1933-09-26
  3. Diario Vasco, 2007-05-30
  4. a b ARGIA astekaria, 2003-10-26, 1917. zenbakia, Edorta Jimenez idazleari elkarrizketa.

Ikus, gainera

  • Kilkerren hotsak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253148
  • Commonscat Multimedia: Alejandro Mallona Iza / Q12253148

  • Wd Datuak: Q12253148
  • Commonscat Multimedia: Alejandro Mallona Iza / Q12253148