Adizlagun

Adizlaguna adberbio-funtzioa betetzen duen izen-sintagma batez eta deklinabide-atzizki batez osatutako multzoa edo izen-sintagma eta postposizio batez osatutako multzoa da. Adibidez:

  • Etxe eder batean bizi zen kondea (adizlaguna: etxe eder batean)
  • Modu itsusian erantzun zidan dendariak (adizlaguna: modu itsusian)
  • Bihar arte ez naiz itzuliko (adizlaguna: bihar arte)

Hizkuntza malgukariak eta hizkuntza eranskariak

Hizkuntza klasikoak, neurri batean, hizkuntza malgukariak dira, hau da, hondarkian ematen zaizkigun adierazkien morfemak baturik daude, osatzen dituzten elementuak elkarren artean bereizteko biderik ez dugula. Beste hizkuntza batzutan, eta euskera ere hor tartean, elementu horiek errazago bereizten dira analisi egoki bat dela medio. Hizkuntza hauek aglutinatzaile edo eranskariak deitzen ditugu, hiztegiko hitzari erasten baitizkiote funtzioetarako behar diren elementuak banan banan. Euskaraz morfema guzti horiek hondarkian bi1tzen dira, kasuaren atzizkia ere barnean dagoela. Atzizki hau kasu-marka deitzen dugu[1]..

Adizlagunak ditugu, hasieran esan dugunez, kasu-atzizki edo posposizioen bidez sortzen ditugun adberbioak. Kasu-atzizkiez baliaturik sortu ditugun adberbio hauek ez dute inola komunztadurarik aditzarekin eta erraz berez daitezke, haien egituran izena eta hondarkia (eta, batzutan, posposizioa ere) agertzen direlako[2].

Hauexek ditugu euskal adizlagunak:

  • Leku-denbora adierazten dutenak. Sail honen barnean daude -n, -ra eta-tik kasu atzizki hartzen dituztenak.
  • Gainerako kasu-atzizkiek sortutako adizlagunak. Adizlagun hauek -ekin, -z, -gatik, eta -entzat hartzen dute.
  • Posposizioek sortutako adizlagunak[3].

Adizlagunak

Adizlagunek atzizkiak behar dituzte sintagma aditzari lotzeko. Adizlagunak bi azpimultzotan bereiz ditzakegu:

  • Kasu marka erantsiz sortutakoak
  • Posposisioen bidez sortutakoak

Kasu marken bidez sortutakoak

Adizlagun hau izen sintagmari kasu marka lotuz sortzen da.

  • Ni etxera noa oso berandu da eta[4]

Postposizioen bidez sortutakoak

Postposizioen bidez eratutako adizlagunak, hala, izen-sintagmari postposizioak gehituz sortzen dira. Postposizioa izen-sintagmari atzizki baten bidez lotzen bazaio ere, zenbaitetan, isilpean ere gera daiteke.

  • Euskararen egoerari buruz hitz egin dugu[4].

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia, EGLU I, 213. or.
  2. Euskaltzaindia, EGLU I, 345. or.
  3. Euskaltzaindia, EGLU I, 346. or.
  4. a b Euskal Gramatika Osoa, Zubiri, Ilari; Zubiri, Entzi. Didaktiker, SA (2000) 216. or. ISBN 8488411456

Ikus, gainera

  • Aditzondo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3734650
  • Wd Datuak: Q3734650