Ablitasko aire-basea

Ablitasko aire-basea
ICAO: LETU
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAblitas
Koordenatuak42°00′40″N 1°37′26″W / 42.011°N 1.62385°W / 42.011; -1.62385
Map
Altitudea1.063 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1936
KudeatzaileaEspainiako Aire Armada Espainiako Aire Armada
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
13/31lurzoru1.800 m

Ablitasko aire-basea (NAZE: LETU) Nafarroa Garaiko aireportu militarra da, Espainiako Aireko Armada jabea duena.

Baseak 1.800 metroko luzera duen lurreko pista bat du, Espainiako Aireko Armadak duen bakarra.[1] 2013an erabili zuten Airbus A400M batek lurreko pista batean lurreratze-probak egin zitzan.[1]

Historia

Jada Gerra Zibilean erabili zuten.[2] 1967an Espainiako Armadak erosi zuen.[3]

Istripuak

  • 1982ko irailean Piper PA-60 Aerostar kirol-hegazkin bat aireratzean erori zen. Sei lagun eramaten zituen baina ez zen zauriturik suertatu.[4]
  • 1997an Mudry CAP 10 turismo-hegazkinetik pilotua erori eta hil egin zen. Segidan, hegazkina ere erori zen.[5]
  • 2006ko apirilaren 5ean, simulazio batean, hegazkin militar batek 2.000 kilogramoko kutxa bat bota zuen eta linea elektrikoan erori zen. 5.500 lagun elektrizitaterik gabe geratu ziren.[3]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Airbus elige Ablitas para el primer aterrizaje y despegue del avión A400M en pista de tierra» Diario de Navarra 2013/08/11.
  2. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. Aviación. .
  3. a b (Gaztelaniaz) «Ablitas acoge prácticas del Ejército casi a diario» Gara 2007-10-04.
  4. (Gaztelaniaz) «Una avioneta con seis pasajeros se salió de la pista en el aeródromo de Ablitas» El País 1982/09/21.
  5. (Gaztelaniaz) CIAIAC. Accidente ocurrido el 22 de marzo de 1997 a la aeronave Mudry, CAP 10-B, matrícula EC-FQC, en el Aeródromo de Ablitas (Navarra). .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21848659
  • Wd Datuak: Q21848659
  • i
  • e
  • a
 Nafarroako garraioa
Errepideak
Nafarroa Garaiko errepideen sarea • Nafarbide • Nafarroa Garaiko herri errepideak
Autobusak
Eskualdeko Hiri Garraioa • Nafarroako Hiriarteko Garraioa • Lizarrerria Bus • Tafallako hiribusa • Tuterako hiribusa
Burdinbideak
Aerodromoak
Bizikleta
Taxi
Proiektuak
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko aireko instalazioak
Aireportuak
Aerodromoak
Militarrak
Bardeetako tiro eremua · Ablitasko aire-basea