Abetxuku

Abetxuku
 Euskal Herria
Abetxuku herria muinotxo baten gainean dago, N-1 errepidearen alboan.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′32″N 2°40′45″W / 42.87554°N 2.67924°W / 42.87554; -2.67924
Garaiera524 m
Demografia

Abetxuku (ofizialki Abetxuko) Arabako herria da, Gasteizko udalerrian kokatuta dago eta kontzeju izaera du. Gaur egun Gasteizko auzoa bihurtu dela esan daiteke. Udalerriaren ipar-ekialdean kokatua, oraindik hirigunetik aparte dago, Arriaga-Lakuatik bananduta. Zadorra ibaiaren iparraldean (eskuineko bazterrean) dagoen Gasteizko auzo bakarra da.

Oraindik garbi samar bereiz litezke Abetxuku herrixka eta Abetxuku auzo berria. Auzoa eraikuntza modernokoa den bitartean, herri zaharrak oraindik mantentzen du berezko fisionomia.

Historia

Alfontso XI.a erregearen agindu bitartez Abetxuku Gasteiza atxikirik geratu zen XIV. mendean. Etxe bakan batzuk baino ez zuten osatzen Abetxuku garai hartan. 1950eko hamarkadatik aurrera hasi zen auzoaren benetako garapena. Gasteizko udala eta Udal Aurrezki Kutxaren (egun Vital Kutxa) ekimenaren bitartez, etxeak eta etxebizitza blokeak eraiki ziren 1958-1960 bitartean. Udalak, hiriaren kanpoaldean txabolismorik gara ez zedin eraiki zituen etxeak. Udala bi fasetan eraiki zen. Lehenean familiabakarreko etxe atxikiak eraiki ziren, eta bigarrenean 3-4 solairuko etxebizitza blokeak.

1966ean auzoak 2.755 biztanle zituen. Zadorra ibaiaren iparraldean kokaturik egoteagatik, auzoa isolaturik egon zen urte askoz hiriko gainerantzeko auzoetatik. Horrek, eta auzoko biztanleriaren gehiengoa etorkina izateak, fama txarra eman zion auzoari urte luzetan zehar. Horrez gain, etxebizitzak ez ziren materialik onenekin eraiki, eta horrek, arazoak sortu zituen eraiki eta hamarkada batzuetara.

Gaur egun, Abetxukuk 3.250 biztanle dauzka (2008ko datuen arabera). Auzoaren egoera asko hobetu da hasierako urteetatik Gasteizko udalak eginiko berritze lanak direla eta. 2002ko amaieran, esaterako, zubi berria eraikitzen hasi zen Zadorra ibaia ganoraz igarotzeko.

Abetxuku auzoaren ikuspegia.

Ondasun nabarmenak

San Migel eliza erromanikoa azpimarragarria da.

Garraiobideak

  • Gasteizko tranbia: 2009ko uztailaz geroztik, Abetxuku auzoa Gasteizko erdigunearekin lotzen du.

Abetxukuar ezagunak

Argazki galeria

  • Gizarte Etxea
    Gizarte Etxea
  • San Jose eliza
    San Jose eliza
  • San Migel eliza
    San Migel eliza
  • San Migel elizaren ataria
    San Migel elizaren ataria
  • San Migel elizaren atariko kapitelak
    San Migel elizaren atariko kapitelak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • Abetxukuren 2001eko ortoargazkia www.alava.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  • Abetxuku Google Mapsen
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q290638
  • Wd Datuak: Q290638


Gasteiz Gasteizko auzoak Gasteiz

Abetxuku • Aretxabaleta-GardelegiAdurtzaAldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • AranbizkarraArantzabelaAriznabarraArkaiateArriaga-LakuaBabesgabeakBorinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • ElejaldeGazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • JudimendiKoroatzeaLarrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • PilarSalburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • TxagorritxuZabalgana • Zabalgunea • Zaramaga