Abaraska

Ezti-abaraska.

Abaraska, ezti-orraze edo mendebaldean abaoa erleek argizariz egiten duten eraikuntza, bi aldeetatik gelaxka hexagonalez osatua. Gelaxka horietan gordetzen dute erleek eztia eta polena. Erreginak ere gelaxka horietan erruten du eta han garatzen dira langile eta erlamandoen larbak jaio arte.[1][2]

Argizari-sitsa

Abaraska egin berritan zuri-horixka da, baina larben garapenerako erabili ahala iluntzen joaten dira, besteak beste larba eta ninfen azalez betetzen joaten baitira beren paretak. Modu horretako abaraskak elikagai onenak dira sitsentzat. Bi dira argizaria jaten duten sits-espezieak.[1]

Sits helduak nahikoa lasai ibiltzen dira erlauntz barnean erleen erasorik gabe. Sitsek, ordea, arrautzak egiten dituzte han-hemenka. Erladia indartsu den bitartean sitsen arrautzak ez dira garatzen, baina erladia ahultzen bada, sits-larbek abaraska guztia jaten dute. Abaraska eliminatzearekin batera deuseztatzen dira gaixotasunez kutsatutako gelak; bestela esanda, sitsen erasoak balio du zerbaitengatik galdu diren erleen abaraskak suntsitzeko, profilaktikoa da.[1]

Iruditegia

  • Erlezain batek abaraska bat erakusten.
    Erlezain batek abaraska bat erakusten.
  • Abaraska.
    Abaraska.
  • Erleek ia erabat estaltzen dute erlezainak erakusten duen abaraska.
    Erleek ia erabat estaltzen dute erlezainak erakusten duen abaraska.
  • Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
    Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
  • Erle larba zuriak erle helduekin abaraskan.
    Erle larba zuriak erle helduekin abaraskan.
  • Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
    Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
  • Lore-hautsa abaraskako geletan eta erleak gainean.
    Lore-hautsa abaraskako geletan eta erleak gainean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b c Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  2. Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).

Ikus, gainera

  • Erlezaintza
  • Erlategi
  • Erlauntz
  • Erle arrunt
  • Erle-argizari
  • Erlekume
  • Erlekume-irtete
  • Ezti

Kanpo estekak

  • Erletxo, Erletxo nagusia hil da Martxel Aizpurua (UEU, 2023)
  • Erleekin solasean Martxel Aizpurua (UEU, 2020)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123339
  • Commonscat Multimedia: Honeycombs / Q123339

  • Wd Datuak: Q123339
  • Commonscat Multimedia: Honeycombs / Q123339